MISS BOLIVIA

Polemika handia piztu da Bolivian, miss Bolivia berriaren adierazpenak eta gero. Miss Bolivia Santa Cruzekoa da, eta Santa Cruz, Boliviako mendebaldean, herri pobre honen zonalderik aberatsena da. Latinoamerika osoan normala den legera, miss Bolivia titulorako itxura europarreko emakume bat aukeratu dute. Neskato politak kazetariari agertu dio atzerritarrak oso oker daudela beronek ordezkatzen duen herrialdearekin. Boliviar gehienak indiarrak, ttikiak eta ezikasiak direlakoan daude. Miss Boliviak dio Santa Cruzen ez dela atzerritarren -eta inkesten- argazki hori ematen, eta bertako askok eta askok inglesez hitzegiten badakitela.

Link: Miss Boliviaren adierazpenak, testua, gaztelaniaz.

Kazetari batek miss Boliviaren neurriak 0-90-60-90 direla baietsi du ironikoki trenean irakurtzen ari naizen egunkarian, neskattoaren adimenaren gainean destain eginez. Santa Cruzek autonomia handiagoa eskatzen dio La Paz-eko gobernuari, presupuestoen erdia beraiek ordaintzen baitute.

Link: Arrazakeria Santa Cruzen, bideoa, gazteleraz.

Tupizara iritsita, beste haur koadrila bat etorri zaigu bila. Tren geltokian oldartu zaizkigu ere. Ostatuetarako turistak eskuratuz gero, komisioa ematen dietela esan digute. Euren eskaintza onartu dugu. Ostatuan, propinatxoa emandakoan, gurekin jarraitu nahi dutela agertu digute. Beste propinatxo bat eman behar izan diegu pakean utz gaitzaten.

Karriketan oilaskoa saltzen dute, Boliviako haragi nazionala. Argentinako behiak utzi eta Boliviako oiloak ditugu orain gure platerran. Oilaskoa Broadster erara, patata frijituekin.



BOLIVIAKO ARGAZKI MUNTAIA, Alboradaren musikarekin: