ZAKURREKIN



Bolivian zakurrak gizakiekin bizi dira lasai askoan. Jaberik gabeko zakurrek hiritarrekin partekatzen dituzte karrikak, eta gehienetan, otsoak bezala, taldetan ibiltzen dira, zaborren artean muturra sartuz. Taldeak ikusgarriak dira, anitzak, eta mota guztietako zakurrak batera doaz janari bila: samoyedo bat, artzai zakur bat, cocker bat, arrazarik gabeko beste bat, labrador bat...

Antolatzeko orduan gizakiek eta zakurrek antzekotasun handiak ditugula pentsatzen aritu naiz. Taldearen segurtasuna bilatzen dugu.