GRINGOA BADATOR!

Bolivian, zenbaitetan, egoera honekin egin dut topo: haur bat amarekin, aitarekin edo amonarekin haserretu egiten da, eta destainez hitzegiten dio. Ni albotik pasatzerakoan, amak, aitak edo amonak 'te va a llevar el gringo' esaten dio haurrari. Haurraren haserrea automatikoki desagertzen da.


Horrelako zeozer gertatu zait gaur La Pazen. Aldapan gora nindoan eta hiloba aitonarekin haserre dagoela ikusi dut. Hiloba kotxe baten atzean babesten da, eta aitonak adarra jotzen dio. Haurtxoak ezin du ulertu nolatan egin dezakeen parre aitonak bera hain haserre egonik. Ni pasatu naizenean esaldi magikoa bota du aitonak:


-Kontu, gaizki portatuz gero, gringoak sorbaldan duen zorro horretan eramanen zaitu!