LAPURRETA ANTZUA


Potosin Iratxeri argazki kamara ebatsi egin zioten. Merkatutik paseoan geundela batenbatek buruan txistu egin zion, eta ondotik pasten zen beste gazte bat, prestu baino prestuago, listua garbitzera hurbildu zitzaion, argazki kamara garbitzen zion bitartean.
Cuscon, argazki kamararekin noala, burura zerbait nazkagarria jaurti didatela sentitu dut. Instintiboki, Iratxeri jazotakoaz akordatu egin naiz eta, hantxe gelditu beharrean, erdi jauzika, aurrera egin dut. 30 metrora jiratu eta buruan bota didaten zopa moduko hori garbitzera zetorren konplizea ikusi dut. Ez aurrera eta ez atzera gelditu da lapurra, jokuz kanpo, nire erreakzioa espero ez zuelakoz. Jendartean nahastu gara.