CATALUNYAKO PEDERASTA

Nire aurrekontua puskaz eskasagoa da eta kafetegi merke batetan gosaltzen ari naiz. Atzo, musika kontzertua ikusteko parada izan genuen, Cusqueña garagardoaren jai nagusian. Vicentico (Fabulosos Cadillacs talde argentinarraren abeslari ohia), Café Tacuba (talde mexikarra), Godwana (reggaelari txiletarrak) eta Por Dinero eta Lívido (Peruko rock talde ezagunak), aditu nituen, eta berandu iritsi nintzen ostatura.

Link: Libido taldea, bideoa.

Link: Por dinero taldea, bideoa.

Link: Vicentico, bideoa.

Link: Cafe Tacuba taldea, bideoa.

Link: Gondwana taldea, bideoa.



Gaurko ajeak tristezia ekarri du.


Kafetegian itxura ezatsegineko kataluindar batek, galtzak estu eta potroen konkortxoa apropos nabarmentzen duen fatxa itxurako kataluindar batek, haur mukizu batekin bazkaltzen dihardu. Menurik soilena jatera gonbidatu du mutikoa eta koka-kola bat erosteko diru adina ez duela esaten dio ahapeka arropa zikinetako haurrari. Parabolikarekin nago. Haurra erasotzeko prest dagoela apostu egingo nuke, pederasta dela alegia. Egundoko txorakeriak esaten ditu. Haurrak, gosearen gosez, platerra garbitzen du kataluindarraren hitz tentelei arreta faltsua eskainiz. Kataluindarra komunera joan dela probestu du haurrak handik hanka egiteko. Pozik jarri naiz kataluindarra komunetik bueltan ikusi dudanean. Popatik hartzera!