BOLIVIA GIBELEAN


Punotik Peruko muga gurutzatu dugu. Kataluindar batzuekin multzoa osatu dugu aduana tramiteak egiten ari garen bitartean. Mikelek bulegariak emandako txartelan 'nacionalidad: vasco' idatzi, eta gizon bibotedunaren haserrea eragin du:
-Euskalherria ez da esistitzen!


Denbora luzez diskutitu du Mikelek bulegariarekin eta, nire bidaikidearen ereduari jarraiki, kataluindarrek euren nazioa Catalunya dela idatzi dute. Adarra jotzen ari garela pentsatu du bulegariak, eta zera erantsi du:
-Ez dut denbora alperrik galtzeko gogorik! Astun halakorik!