SOBRE HEROES Y TUMBAS

Boliviar horrek, leinu indiarreko emakumeak, begiak zentrifugatzen ditu, niniei birak ematen dizkie, beraiek bakarrik dakiten moduan. Guk zuzen begiratzen dugu eta beraiek mila norabidetara egiten dute. Boliviar horrek, jantzi koloreduneko boliviar horrek, ipurdia eroria duen emakume horrek, beltzarana eta ederra den emakume horrek, ile diztiratsuko emakume horrek, begiak jiratzen ditu, beraiek bakarrik dakiten moduan, apaltasunez eta erne, aldiberean, gora eta behera, eskuinera eta ezkerrera, eta momentutxo batez niri begiratu dit La Quiacara garamatzan autobusean.


Coca Colarena gehiegizkoa da. Amerikara iritsi naizenetik, sarri, oso propaganda kuriosoak ikusi ditut errepideetako taula handietan edota etxeetako hormetan margotuta, kasu:

Iragarkiak bi koloretan inprimatuta daude, gorria eta zuria, Coca Colaren koloreak. Zuriz botila baten perfila ikusten da, orban gorri baten gainean. Norbaitek esan izan du botilaren perfilak emakumearen gorputza irudikatzen duela. Bada, iragarki hauetan botilari izpi zuriak ateratzen zaizkio barrutik, eta ongi erreparatuta, emakume baten gorputza ez ezik, amabirgiñarena ere badela ikus daiteke. Lujaneko amabirgiña izan daiteke, edota Guadalupekoa, kristauen amabirgiña betiere.

Link: Coca Colaren iragan sekretua, testua, gazteleraz.



Rosaledan beste zurrupada bat eman diot kokakolari eta ostatura joan gara. Bihar, ezustekorik gertatu ezean, Humahuaca-La Quiaca-Villazón-Tupiza ibilbidea burutuko dugu.


Ernesto Sabatoren Sobre héroes y tumbas liburua irakurtzen ari naiz. Idazle zoragarria da Sabato, eta Argentinan, idazteko gaitasunaz aparte, oso pertsona preziatua da, diktaduraren sarraskiak ikertu zituen Egiaren Batzordearen buru izan baitzen. Zahartua dago Sabato, 90 urte inguru izanen ditu, eta inoiz baino buruargiagoa omen dabil.

Link: Ernesto Sabatoren testu eta elkarrizketak, gazteleraz

Link: El tunel, Sabatok irakurria, bideoa, gazteleraz

Tucumaneko liburudenda batetan erosi nuen liburua. Tarteka irakurtzen ari naiz, autobusetan, oheratu baino lehen, eta hutsik gelditzen zaizkidan bestelako uneetan. Liburu harrigarria da, trinkoa, zer pentsatu ematen duena. Liburuan Argentinako historiaren pasarte batzuk tartekatzen dira:

Y una mujer. Pero el viejo no lo sabe, o no lo quiere saber. He ahí todo lo que queda de la orgullosa Legión, después de ochocientas leguas de retirada y de derrota, de dos años de desilusión y muerte. Una columna de ciento setenta y cinco hombres miserables y taciturnos (y una mujer) que galopan hacia el norte, siempre hacia el norte. ¿No llegarán nunca? ¿Existe la tierra de Bolivia, más allá de la interminable quebrada? El sol de octubre cae a plomo y pudre el cuerpo del general. El frío de la noche congela el pus y detiene el ejército de gusanos. Y nuevamente el día, y los tiros de retaguardia, la amenaza de los lanceros de Oribe.
El olor, el espantoso olor del general podrido.
La voz que ya canta en el silencio de la noche:
Palomita blanca,
vidalitá
que cruzas el valle,
vé a decir a todos,
vidalitá,
que ha muerto Lavalle.