CHAVIN DE HUANTAR


Chavin de Huantar-eko aztarnategian izan gara. Oso leku ezaguna da, bertan aurkitutako 4,5 metroko altuerako zutarri bati esker batipat. Kristo Aurreko 900-500 urte bitartekoa da. Andeetan kokatua dago, Conchucoseko sarbidean, Mendizerra Beltzaren bailara sakon baten baitan, 3.150 metroko altueran.

Link: Chavin de Huantar, testua, gaztelaniaz.



Dena dela, eraikinetako eskulturetan ageri diren irudi asko kostaldekoak edo ohianaldekoak dira. Itxuraz, Chavin sortu zutenak ohianetik etorri ziren Santa eta Mosha ibaien iturburuen bila, eta urek bat egiten zuten gunean sortu zuten euren hiri sakratua.


Chavinek plaza karratu handia dauka, tenplu itxurako piramide kamuts bat, eta hormak gizakien irudiekin, anakondekin, San Pedro kaktusekin, itsas maskorrekin edota arranoekin apainduta daude. Gizakiak parrez ageri dira, eta euren aurpegikeran droga lisergikoen eragina iragarri daiteke. San Pedro kaktusak garrantzi handia omen zeukan Chavineko sortzaileen artean, euren edabe sakratua omen zen.

Link: San Pedro onttoa, testua, gazteleraz.