ATAHUALPAREN BIDEETATIK


Tafí del Valle mendi soilduez inguraturiko herriska bat da, eta ni iritsi naizelarik lanbroak bazter guztiak okupatzen ditu, itsaso handi bat sortuz. Herria handiagoa izatea espero nuen, gaztetan Atahualpa Yupanquiren diska batetan bere izena entzun eta gero.

Link: Atahualpa Yupanquiren ama euskalduna, bideoa

Atahualpa Yupanqui abeslariak ama gipuzkoarra zuen, eta sarritan errepikatzen zituen Tafí, Valles Calchaquís, luna tucumana... Nik beste irudi bat egina neukan, baina aurkitu dudana zoragarria da baita ere: itsaso gris eta berdea.


Yo no le canto a la luna
porque alumbra y nada más
Le canto porque ya sabe
de mi largo caminar
Ay lunita tucumana
tamborcito calchaquí
compañera de los gauchos
en las sendas de Tafí
Perdido en las cerrazones,
quién sabe mi vida por dónde andaré,
mas cuando salga la luna, cantaré, cantaré,
a mi Tucumán querido, cantaré, cantaré.
Con esperanza o con pena en los campos de Ayaral
yo he visto a la luna buena besando el cañaveral
En algo nos parecemos luna de la soledad
Yo voy andando y cantando, que es mi modo de alumbrar
Perdido en las cerrazones
quién sabe mi vida por donde andaré,
mas cuando salga la luna, cantaré, cantaré,
a mi Tucumán querido, cantaré, cantaré.

ARGENTINAKO IPARRALDEA, ARGAZKI MUNTAIA, Atahualpa Yupanquiren musikarekin:




Euskaldunok orokorrean irudi ona daukagu Argentinan. Langile fama daukagu, eta esnearen produkzioarekin lotzen gaituzte nagusiki. Txiste ugari dago euskaldunen gainean eta hauetan oso burugogorrak garela gelditzen da agerian. Canariarrak ere ezagunak dira Argentinan, eta kataluindarrak pittin bat. Lehen, euskaldun eta penintsulako beste bizilagunen artean bereizketa egiten zen: vascoak eta gallegoak. Gaur egun argentinar gehienek euskaldunak gallegoen multzoan sartzen gaituzte. Gallegoen txisteetan tontotzat edo diruzaletzat hartzen dituzte pertsonaia nagusiak.

Link: Lau teilatu, Argentinako talde baten eskutik, bideoa.

Tucumanen bidaiko lehenengo euskalduna ezagutu dut, Oier, azpeitiarra, euskaraz hitzegiteko irrikitan dagoen mutikoa, Euskalherrira itzuli-ez itzuli dabilena. Amaicha del Vallen bizi da. Amaicha del Valle Tafitik gertu dago, eta bertan geldialditxoa egiteko asmoa daukat, inguruok nahiko magia berezia dutelakoan.